Astikar carrocerias industriales San Sebastian
¿PROBLEMAS EN TU CAMIÓN,
FURGONETA O AUTOBÚS?

UNA AMPLIA GAMA DE SERVICIOS A MEDIDA DENTRO DEL CARROZADO INDUSTRIAL

Slider

Astikar

“ASTI”, Astigarragan gaudelako. “KAR”, ibilgailu industrialen “karrozeria-lana” dugulako gure jarduera. 1992. urtean hasi ginen kamioi, furgoneta eta autobusen jabe diren enpresa eta autonomoei zerbitzu osatua emateko asmoz. Gure instalazioek 1.000 m2 baino gehiago dituzte, eta ondorengo ekipamendua dugu bertan: 16 metroko pintaketa industrialerako kabina, 2 zubi-garabi, tolestaileak, zizaila, jasogailuak, baskula, erdiautomatikoak; burdin, aluminio, altzairu herdoilgaitza eta bestelakoak maneiatzeko tresneria. Azken batean, badugu gure lana egoki egiteko behar den guztia.

Astikar carrocerías industriales San Sebastián

MISIOA

Gure misioa da karrozeria-lanean eta eguneroko jarduerarako beharrezko diren ekipamendu gehigarrietan edozein sektoreko bezeroen premiak artatzeko zerbitzu integrala eskaintzea. Beraz, bezeroari sortzen zaion arazo orori erantzun diezaiokegu, eta lan egiten dugu probintziako eta probintziatik kanporako bezeroentzat.
Hori guztia egiten dugu indarrean dagoen legedia betez eta Ingurumenarekiko arduratsu jokatuz.

TALDEA

Gure lantaldea arlo guztietako espezialistek osatzen dugu:
karga, diseinu eta legeztatzearen inguruko zalantzak argituko dizkizuten ingeniariek.
zure proiektuaren finantzazioan lagunduko dizuten ekonomistek.
fabrikazio eta konponketan esperientzia handia duten soldatzaile-muntatzaileek.
azken berrikuntzen inguruko ezagutza duten argiketariek.
edonolako erronkarako prest dauden teknikari hidraulikakoek.
ezaguera handia eta espazio egokitua duten pintoreek.

Diseño de carrocería industrial

IKUSPEGIA

ASTIKARren gure dugun gaitasun eta sormena probetxuzko gertatzea nahi dugu gure bezero profesional eta partikularren ibilgailua propioak hobeago diren ibilgailuetan eraldatzeko eta modu horretan berauen bizimodua erraztuz.
Espero dugu sektoreko gure lidergotza sendotu eta aukeran dauden balizko merkatu guztietarako hedakuntza gertatzea, gure ingurunean aldaketa positiboak sortuz, izan ere, horretarako beharrezkoak diren baliabide eta lantaldea baititugu.

ziurtagiri eta homologazioak

PRODUKZIOAREN ADOSTASUN-AGIRIA

"H" MOTAKO HOMOLOGAZIORAKO 10 TXOSTEN

  • Alboko babesa.
  • Matrikula-plakak.
  • Proiekzioaren aurkako sistemak.
  • Masa eta dimentsioak.
  • Atzealdeko babesa.
  • Argiteria eta abar.

IBILGAILU-FABRIKATZAILEEN ERREGISTROA

5408. Zkia.

Lan egiten dugu karrozeria-hornitzailerik onenekin

Eta edonolako ibilgailu- eta erdiatoi-markarako lan egiten dugu

carroceria industrial mercedes benz
Carrocería industrial para Volvo
Carrocería industrial para Schmitz
Tximela

Tximela Taldearen partaide gara

Zertan oinarritzen da gure lan guztia

Esperientzia

25 urte baino gehiagoko esperientzia dugu kamioien munduan.

Kalitatea

Merkatuko materialik egokienak erabiltzen ditugu.

Profesionaltasuna

Zure ideiak egia bihurtzen ditugu.

Konpromisoa

Adosturikoa betetzen dugu.

Eraginkortasuna

Zure premiei soluzioak eskaintzen dizkiogu.

Gertutasuna

Zure lekuan jartzen dakigun pertsonak gara.

Gure helburua

Edonolako karrozeria industriala fabrikatu eta konpontzen dugu 1992. urtetik.

Industria-ibilgailuen karrozeria-lana, plataforma jasotzaileen muntaia, mugikortasun urriko plataformak (MUP) jartzeko ibilgailuen eraldaketa, trakzio-sistemetarako ekipamendu hidraulikoak, garabiak, Multicontainer eta Multivol ekipoak, plataforma irristagarri-baskulatzaileak, Pick-Up ibilgailu-eraldaketak, lantegi-ibilgailuak, abeltzaintzarako kamioi eta ibilgailu bereziak.

Gipuzkoako pintaketa-kabina industrial handienetakoa dugu edonolako dimentsioko ibilgailuak pintatzeko, indarrean dagoen ingurumenarekiko arautegia errespetatzen duena.

Zure proiektuen inguruko argibideak eskatu iezazkiguzu harremanetarako formularioaren bitartez edo 943 33 14 00 telefonora deituz. Inolako konpromisorik gabe aholkatuko zaitugu.

Pintar flota de camiones

Harremanetan jarri gurekin

Para realizar una consulta, rellena el siguiente formulario:

* Este campo es obligatorio

Contactaremos contigo a la mayor brevedad posible.

08:00-13:00 Al.-Os.
14:30-17:30 Al.-Os.

info@astikar.com
943 33 14 00