HIAB garabietako Cyclone olio-deposituek espazioa eta pisua aurrezten dute

878
HIAB garabietako Cyclone olio-deposituek espazioa eta pisua aurrezten dute

HIABek urtea hasi zuen garabietarako olio-deposituen proposamena azalduz, eta aurkezten digu patentaturiko Cyclone izeneko teknologia.
Cycloneak ezabatu egiten du olio-deposituan dagoen airea, eta bitartean birzirkulaziorako deposituak berritu egiten du olio-bolumena. Horren ondorioz, olio-tankearen dimentsioa egokitu egin daiteke gehienezko itzulera-fluxura eta deposituan maneiatu beharreko bolumen-aldaketara.
Cyclone teknologiak olioa, instalaziorako espazioa eta pisua aurrezten du. Gainera, instalaturiko Cycloneak eragindako gainpresio txiki batek eragozten du kabitazioa gertatzea, modu honetan ponparen eta olioaren bizitza baliagarria luzatuz.
Ondoren azaltzen da nola teknologia honek zure garabian espazioa eta pisua aurrezten duen; ezaugarriak eta onurak:

  • Tenperatura beheratzen du olioaren airegabetze behartuak.
  • Ponparen kabitazioa gertatzea prebenitzen du irteeran eragindako gainpresio baxuak.
  • Hobetu egiten du iragazketaren efizientzia.
  • Erregai-kontsumoa murrizten du, pisua gutxitu edota karga erabilgarria handituz.

  • 30-60 tona bitarteko garabietan, 250-300 litroko tanke bat jarri ordez, 135 litroko bolumena duen Cyclone olio-tankea jarri daiteke.
  • Basogintzarako garabien txasisean instalaturiko 100 litroko Cyclone olio-deposituak ordezkatu dezake ohikoa izaten den 250-300 litroko olio-tankea.
  • 30 eta 60 tona bitarteko garabietarako. – 5945403 135 litroko Cyclone olio-tankea:

  • Altzairu herdoilgaitzaz eginikoa da.
  • Garabi-beso tolestuaren azpian instalatzen da.
  • HIAB FrameWorksTM-rako egokitua dago.
    • Garabi guztietarako – 3395009 100 litroko Cyclone olio-tankea:

 

  • Altzairu herdoilgaitzaz eginikoa da.
  • Txasisean instalatzeko egokitzen da.

JADANIK ESKURAGARRI DITUZU, beraz, ESKATU IEZAGUZU zure garabiarekiko bateragarritasunari buruzko argibidea!

54321
(0 votes. Average 0 of 5)