LEGE OHARRA

Lege ohar honek erregulatzen du (aurrerantzean, “Lege Ohar”) ASTIKAR S.A.ren http://www.astikar.com/Internet atariko (aurrerantzean, “Web”) zerbitzuaren erabilera, egoitza soziala duena DONOSTIA HIRIBIDEA 60an, ASTIGARRAGA, 20115, GIPUZKOA, I.F.Z. A20432670 duena.

Legeria

Orokorki, ASTIKAR S.A. eta bere zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen web-orriaren bitarteko harremana espainiar legeria eta jurisdikziopean daude.

Aldeek espresuki uko egiten diete egokitu liezazkieten eskumenei eta ASTIGARRAGAKO Epaitegi eta Auzitegien eraginpean espresuki jartzen dira kontratuko baldintza hauek interpretatu edo gauzatzean sortu daitekeen edonolako eztabaida konpontzeko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak informazioa jaso du, eta onartzen du web honetara sartzeak ez duela, inolaz ere, ASTIKAR S.A.rekiko harreman komertzial baten hasiera gauzatzen. Webaren titularrak ez du zergatik bat etorri beharrik bere kolaboratzaileek bertan adierazitako iritziekin. Enpresak beretzat gordetzen du bere Webean aurretik abisurik eman gabe egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu bertako eskaintzaren eduki eta zerbitzuak edota berauen zerbitzarietako edukiak eta zerbitzu horiek aurkeztu eta kokatzen diren moduak.

Jabetza intelektual eta industriala

Web-orrietako edukien jabetza intelektuala, bere diseinu grafiko eta kodeak ASTIKAR S.A.ren titulartasuna dute, eta horren ondorioz debekatu egiten da bere erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko, eraldaketa edota web-orriak dituen edukiak erabiliz egin daitekeen bestelako edonolako jarduera, ezta iturria zein den aipatuta ere, ASTIKAR S.A.ren idatzizko baimena ez bada jasotzen behintzat. Enpresaren web-orriko edukietan dauden izen komertzial, marka eta edonolako ikurrak jabeenak dira eta legearen bitartez daude babesturik.

Loturak (Links)

ASTIKAR S.A.ren web-orrietako loturen (links) helburu bakarra da informatzea, eta asmoa ez da inolaz ere berauen inguruko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik eskaintzea.

Konfidentzialtasuna eta datu-babesa

2016ko Apirilaren 27ko Araudi Orokorraren arabera (RGPD), ASTIKAR S.A.k Erabiltzaileari informatzen dio badagoela izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua, ASTIKAR S.A.k berak eta beretzako sortua izan dena eta bere ardurapean dagoena, betiere xede izanik Erabiltzailearekiko harremanarekiko mantentze- eta kudeaketa-lana, baita informazioa jasotzea ere. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean, ASTIKAR S.A.k beharrezkoa izango du Erabiltzailearen nahitaezko datu batzuk biltzea bere

Fitxategi- eta formulario-erregistroa

Formulario-erregistroa betetzea derrigorrezkoa da web-orrian sartu eta eskainitako zerbitzu batzuek erabili ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalik ez errazteak edo datuen babeserako indarrean dagoen politika ez onartzeak ezinezko egiten du harpidetu, erregistratu edo izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren edonolako promozioetako partaide izatea.

2016ko Apirilaren 27ko Araudi Orokorrak (RGPD) agindutakoaren arabera, jakinarazten dizugu Erabiltzaile-erregistroa betetzeagatik lortutako datu pertsonalak ASTIKAR S.A., I.F.Z. A20432670 duena, eta DONOSTIA HIRIBIDEA 60an, ASTIGARRAGA, 20115, GIPUZKOA, egoitza duen enpresaren fitxategi batean bilduko direla, eta ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuak agintzen dituen segurtasun-neurriak ezarrita daudela.

Emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasuna

Sartutako datuen inguruko zehaztasun eta egiazkotasunaren erantzule bakarra da Erabiltzailea, modu horretan ASTIKAR S.A. edonolako arduraz libratuz. Erabiltzaileek bermatzen dute eta erantzuten diete, edonolako kasuan, emandako datu pertsonalen zehaztasun, iraunaldi eta egiazkotasunaren inguruko erantzukizunei, eta datuak behar bezala eguneratuak edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartzen du informazio osatu eta zuzena ematea.

ASTIKAR S.A.k ez du lanketa propioko eta beste iturriren batetik azaldutako balizko informazioen inguruko erantzukizunik hartzen, eta horren ondorioz ez du bere egiten informazio horien ondorioz gerta litezkeen balizko kalteekiko inolako erantzukizunik. ASTIKAR S.A.k beretzat gordetzen du bere web-orrietako edukietan bildutako informazioa eguneratu, moldatu edo ezabatzeko eskubidea edota informazioa lortzeko sarbidea debekatzea. ASTIKAR S.A. libratu egiten da ASTIKAR S.A.k argitaraturako informazioarekiko Erabiltzaileak eginiko akats, oker edota omisioen ondorioz gertatu litezkeen kalteen erantzukizunaz, betiere ASTIKAR S.A. iturburu ez duen bestelako informazio-iturrietan oinarritzen denean.

Cookieak

http://www.astikar.com/atariak ez du cookierik erabiltzen, kontsideratuz informazio-fitxategi horiek erabiltzailearen terminal propioan kokaturik daudela eta erabiltzailearen atariko nabigazioa errazteko baliagarri direla. Edonola ere, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake horrelako artxiboen instalazioa galarazteko.

Xedeak

ASTIKAR S.A.ren xedea da Erabiltzailearekiko harremanarekiko mantentze- eta kudeaketa-lana, baita informazioa jasotzea ere.

Adingabeak

Gure zerbitzuetako bat berariaz adingabeei bideratzen zaien suposizioa aintzat hartuz, ASTIKAR S.A.k guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datu-prozesamendu automatizaturako.

Hirugarrenei datuak lagatzea

ASTIKAR S.A,k ez die hirugarrenei erabiltzaileen daturik lagako.

Sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurka egiteko eskubidea

Zure komunikazioak bideratu eta sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko Interneteko http://www.astikar.com helbidea erabili dezakezu edota ohiko postaz zuzendu zaitezke ASTIKAR S.A., Erref. DPBL, DONOSTIA HIRIBIDEA 60, ASTIGARRAGA, 20115, GIPUZKOA helbidera. Eskubide horiek erabilitzeko, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea ASTIKAR SA zure Nortasun Agiri Nazionalaren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidaliz.

Segurtasun-neurriak

ASTIKAR S.A.k Datu Pertsonalen babeserako segurtasun-neurriak egokitu ditu legezko eskakizunen arabera, eta instalatzen saiatzen da ASTIKAR S.A.ri emandako Dartu Pertsonalen galera, erabilera oker, aldaketa, onartu gabeko sarbide eta lapurreta eragozteko gehigarriak diren eta eskuragarri dituen bestelako neurri eta baliabide teknikoak. ASTIKAR S.A. ez da interferentzia, omisio, eten, birus informatiko, telefono-matxura edota sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboaren deskonexioaren ondorioz gertaturiko balizko kalteen erantzule izango, ASTIKAR S.A. kausa sortzaile ez den kasuetan, sistema elektroniko honetako atzerapen edo blokeoak telefono-linearen eskastasun edo gainkarga edo Datuen Prozesamendurako Zentroko gainkarga gertatzen denean, Internet-sistema edo bestelako sistema elektronikoetan, baita ASTIKAR S.A.ren mendeko ez diren hirugarrenen legez kontrako jarduerek sortarazi ditzaketen kalteen kasuetan ere.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintza-babesaren inguruko informazioa jaso duela, ASTIKAR S.A.ren datu-prozesamendua onartu eta baimenduz, Datu Pertsonalen Babeserako Politikan azaldutako modu eta xedeei jarraikiz. Atarian eskaintzen diren zerbitzu batzuek berariazko aurreikuspeneko baldintza bereziak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesarekiko.

ASTEIKAR SA